Politika -

PROTESTAK, FERRAZEN

Lehendakariak "onartezintzat" jo ditu istiluak, eta horrelako manifestazioak bertan behera uzteko eskatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak "irmotasun osoz" gaitzetsi ditu "ideologia faxista duten taldeek" eragindako gertakariak eta "justifikaziorik gabeko jarrera hauek".

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu
''Biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak'' bertan behera uzteko deia egin du lehendakariak

2:18

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotako istiluak "onartezinak" eta "oso kezkagarriak" direla adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak" bertan behera uzteko eskatu du.

Irekian argitaratutako adierazpen instituzional batean, Urkullu lehendakariak "irmotasun osoz" gaitzetsi ditu PSOEren Madrilgo egoitzaren aurrean izandako istiluak. Gaineratu duenez, "ideologia faxista duten taldeek eragindakoak dira, baina demokrazia defendatzen dutela dioten sektore politiko eta sozialek bultzatu dituzte hasieratik".

Halaber, "jarrera antidemokratiko" horiek hauspotzen dituzten pertsonak "konplizeak" direla eta "zuzeneko erantzukizuna" dutela ohartarazi du, zuzenean aipatu gabe PPri erreferentzia eginez.

"Kontrako jarrerak erabatekoa izan behar du, baldintzarik gabekoa, justifikaziorik gabekoa", azpimarratu du.

Iñigo Urkulluren arabera, bi aukera daude: populismoa eta sistema autoritarioa edo ordezkaritza bidezko demokrazia. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoa konfrontazio eta tentsio klima honetatik babestu behar dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE Urkullu azken albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Madril Manifestazioak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa