Politika -
Polemika
PPk azalpenak eskatu dizkio PSOEri ustezko espioitza kasuagatik
Popularrek Rubalcabari argibideak eskatu dizkiote ustez Genovako egoitzari egindako legez kanpoko entzunketak direla eta. Afera auzitara eramatea aztertzen ari dira.
Erredakzioa
Espainiako parlamentuko alderdi popularraren bozeramaileak, Rafael Hernandok azalpenak eskatu dizkio Rubalcabari ustezko espioitza kasua dela eta. Eskuartean duten informazioaren arabera, sozialisten buruzagiak berak zuzendutakoa izan da ustezko espioitza kasua, barne ministroa izan zen garaian. Argibideen zain dauden bitartean, ez dute baztertzen afera hau auzitara eramatea.
Hernandok adierazi du, oso kontu zikin eta larria dela eta informazio guztia egiaztatzen bada, Zapateroren aldian barne ministerioan izandako ustelkeria kasu bata zalean geratuko dela, ustelkeria kasu larri bat.
Gaineratu du, El Mundo egunkariak argitaratutako informazioak baieztatuko balira, ez litzatekeela polizia ustelkeria kasu bat bakarrik izango, baizik oposizioko alderdi baten aurka egindako ustelkeriazko polizia trama bat hain zuzen, eta adibide modura Watergate kasu famatua ekarri du gogora Rafael Hernandok.
Ordezkari popularrak justiziarengan jarri du konfidantza osoa eta kasua erabat argituko delakoan bukatu du bere agerraldia medioen aurrean. Halere, ez du baztertu oraingoz afera auzitara eramatea.