Politika -
CISen datuak
CIS inkestaren emaitzak 'gogorrak' baina 'logikoak' dira, PPren ustez
Halaber, 'autokritikak melankoliara' eramaten duela uste du, eta orain herritarrei 'itxaropen mezua' bidali behar zaiela gaineratu du.
Erredakzioa
Rafael Hernando Diputatuen Kongresuko PPko bozeramaileak esan duenez, Ikerketa Soziologikoen Zentroak gaur argitaratutako datuak, bertan alderdiak lau puntu galdu ditu uztailean, "gogorrak" baina "logikoak eta espero zituztenak" dira, Gobernua neurri "gogorrak" baina "erabat beharrezkoak direnak" hartzen ari den unean iritsi direlako.
Genovan PPk duen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, Hernandok azaldu du doitasun neurriak "mingarriak" direla, baina etorkizuneko arrakastaren bermea izango direla gaineratu du. Halaber, eskerrak eman dizkie PPrengan euren konfiantza jartzen duten "espainiar gehienei".
"Neurri hauen inpaktua mingarria da, eta gaurko sakrifizio hauek biharko bermea izango dira", nabarmendu du.