Politika -

Autogobernua

"Garai berri baterako autogobernu berria" eskatu du Ortuzarrek, euskal errealitate nazionala aitortuko duena

EAJko presidenteak autogobernua "garai berrietara" egokitzeko beharraz hitz egin du, Euskaditik bertatik hasita, administrazio "arinagoak, hurbilagoak, irekiagoak eta parte-hartzaileagoak" bultzatuz.

Andoni Ortuzar, EFE.
Andoni Ortuzar, EFE.
Andoni Ortuzar, EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan du euskal autogobernua "fase berri" batean sartu behar dela "burujabe izango den euskal nazio aurreratu bat eraikitzeko".

Sabino Arana Fundazioak bultzatutako "Euskadi Think Next" pentsamendu politikoari buruzko eztabaida-foroaren aurkezpenean, Ortuzarrek gogorarazi du bere alderdiarentzat "ongizatea eta autogobernua" beti joan direla elkarrekin, eta uste du "eztabaida faltsua" dela "agenda soziala autogobernuaren agendaren aurretik" jartzearena. 

EAJko presidenteak autogobernua "garai berrietara" egokitzeko beharraz hitz egin du, Euskaditik bertatik hasita, administrazio "arinagoak, hurbilagoak, irekiagoak eta parte-hartzaileagoak" bultzatuz.

Kanpora begira, Ortuzarrek azpimarratu du beharrezkoa dela "datozen hogei edo hogeita bost urteetarako planteatutako erronkei aurre egingo dien sistema bat, euskal nazio aurreratu bat eraikitzeko, bere buruaren jabe izango dena, nazio ireki eta euskaldun bat, euskara, ezagutzeaz aparte, erabili ere egingo dena", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua