Politika -

GOBERNU BERRIA

Podemosek Diazi leporatu dio beraiek Gobernutik kanpo uzteko "ezinbesteko laguntzailea" izatea

Ione Belarra, Podemoseko idazkari nagusia, eta Irene Montero, Berdintasun ministroa Gobernutik kanpo geratu dira. Alderdi moreak gogor kritikatu du erabakia eta, Kongresuan, Sumarren aurrean autonomia mantenduko dutela nabarmendu du.

Podemos acusa a Yolanda Díaz de ''colaboradora necesaria'' para echarles del Gobierno
Podemos acusa a Yolanda Díaz de ''colaboradora necesaria'' para echarles del Gobierno
Podemos Gobernutik botatzeko ''beharrezko kolaboratzailea'' izatea leporatu dio alderdi moreak Yolanda Diazi

1:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moncloak datorren legegintzaldian Gobernua osatuko duten 22 ministroak nortzuk izango diren iragarri ondotik, espero zen bezala, Pedro Sanchezek Podemos alderdia bere kabinetetik kanpo uztea erabaki du, Yolanda Diaz bigarren presidenteordearen plataformaren mesedetan.

PSOEK bost ministerio utzi dizkio Sumarri, Podemosek aurreko legegintzaldian zituen zorroen kopuru bera, baina, oraingoan, Podemos ez da Ministroen Kontseiluko kide izango, eta Ione Belarra, Podemoseko idazkari nagusia, eta Irene Montero, kanpo geratuko dira.

Ana Redondok ordezkatuko du Irene Montero Berdintasun Ministerioan, eta orain arte Unidas Podemoseko buru izan den Ione Belarraren ministerioa, berriz, Eskubide Sozialena eta 2030 Agendarena, Pablo Bustinduyrentzat izango da.

Podemosek gogor kritikatu du erabakia, eta Yolanda Diazi leporatu dio beraiek Gobernutik kanpo uzteko Sanchezen "ezinbesteko laguntzailea" izatea", PSOE "eroso" egotea ahalbitzen duen organigrama bat sustatu duelako.

Hala adierazi dute Pablo Fernandez eta Isa Serra Estatuko bozeramailekideek prentsaurrekoan, eta adierazi dute, Sumarren aurrean autonomia mantenduko dutela Kongresuan, euren ibilbide orriak adierazi moduan.

Nacho Alvarez alderdi morearen ordezkari izateko eskaintza "trikimailu hutsa" eta "maniobra nahiko zakarra" izan zela iritzio diote; izan ere, horien esanetan, ibilbide-orri berriari buruzko kontsultan Irene Monterok Osasun Sailean errepikatzea bozkatu zuten.

Ione Belarra Podemoseko buru eta orain arte Eskubide Sozialen ministro izandakoak uste du Sumarrek Podemos ministerioetatik kanpo uztea "bidegabekeria" eta "akats politiko larria" dela.

"Gaur berretsi egin da Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek Podemosi betoa jartzeko hartutako erabakia. Erabaki bidegabea ez ezik, akats politiko larria ere bada ", adierazi du 'X' sare sozialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak Sumar Mugimendua Yolanda Diazen adierazpenak