Politika -

psoe-sumar gobernua

Rosa Martinez Equoko diputatu ohia, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria

Ministroen kontseiluak bihar izendatuko du. Orain arte Nacho Alvarez egon da karguan, baina horrek Podemos utzi zuen, Sumarrek ministro izateko proposatu eta alderdi moreak baztertu ostean.

Rosa Martinez, artxiboko argazki batean. EITB Media
Rosa Martinez, artxiboko argazki batean.
Rosa Martinez, artxiboko argazki batean. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Martinez Rodriguez Bizkaiko Equoren diputatu izandakoa aukeratu dute Eskubide Sozialen Estatu idazkaria izateko, Pablo Bustinduyk zuzentzen duen Espainiako Gobernuko Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez. 

Martinez bihar izendatuko dute, ministroen kontseiluan. Orain arte Nacho Alvarez egon da karguan, baina horrek Podemos utzi zuen, Sumarrek ministro izateko proposatu eta alderdi moreak baztertu ostean. 

Rosa Martinez Equoko bozeramaile eta Bizkaiko diputatu izan zen 2015etako eta 2016ko hauteskundeetan. Ondoren, alderdi ekologista utzi zuen eta Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile politikoa izan zen, aurrena independente modura, eta ondoren, Euskadiko Podemosen baitan. 2020an, Elkarrekin Podemosen barne hauteskundeetara aurkeztu zen lehendakarigai izateko, Lander Martinezen zerrenda ofizialistan. Miren Gorrotxategik irabazi zituen primarioak, eta Martinezek koalizioa utzi zuen

Eskubide Sozialen Ministerioko iturriek nabarmendu dutenez, Martinezek Europako Batzorderako aditu independente gisa jardun du eta, orain arte, European Climate Foundation fundazioan aritu da lanean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Lander Martinez Hierro Equo Berdeak Sumar Mugimendua