Politika -
Bere blogean
Patxi Lopezek EAJri non murriztea pentsatzen duen azaltzea eskatu dio
Lehendakariak EAJren “ahaleginak” kritikatu ditu euskal herritarrak “engainatu” nahi izan dituelako Eusko Jaurlaritzak porrot egin duela esanez.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak EAJri bere programa ekonomikoko hitzetatik "haratago", non murriztea pentsatzen duen azaltzea eskatu dio, herritarrak botoa ematera gauzak argi izanda joateko. Euskadiko PSEko idazkari nagusiak oposizioko alderdi nagusiari egin dio eskaera hau, bere blogeko artikulu batean. Halaber, EAJren "ahaleginak" kritikatu ditu euskal herritarrak "engainatu" nahi izan dituelako Eusko Jaurlaritzak porrot egin duela esanez.
Patxi Lopez harrituta azaldu da EAJko buruzagiek azken asteotan Jaurlaritzaren jarduteko moduaren inguruko hitzen inguruan, "horrek ekarri ditzakeen ondorioetan pentsatu gabe".
Hauteskundeak aurreratu ezean 2013ko martxoan izango dira, eta lehendakaria berriro ere hautagai izango da. Patxi Lopezek EAJko kideek "egun batean gehiegi gastatzen dugula eta murrizketak egin behar direla esatea, eta, datorren egunean, gehiegi murrizten dugula" esatea kritikatu du.
Patxi Lopezek esan duenez, "EAJk Rajoyren neurriak kritikatzen ditu, baina Euskadin murrizketa berak egitea gustatuko litzaioke", horregatik, alderdiari "argitzea" eta "euskal herritarrei egia esatea" eskatu dio.