Politika -

PSOE-PP bilera

Sanchez eta Feijoo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berritzeaz jardutekoak dira urtea amaitu orduko

Aurki PPko buruarekin biltzeko asmoa erakutsi zuen atzo Espainiako presidenteak, kazetariekin izandako hizketaldi informal batean. Horri erantzunez, biltzeko prest agertu da Feijoo, nahiz eta ez duen egoki jo bilera horren gai zerrenda komunikabideen bitartez ezagutzea.

Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFEren artxiboko irudia
Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijoo
Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFEren artxiboko irudia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Alberto Nuñez Feijoo PPko buruarekin biltzeko asmoa agertu du bart, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) berritzeaz jarduteko. Urtea bukatu orduko egin gurako luke batzarra Sanchezek.

Hitzordu horretan, gainera, gutxienez beste bi gairi heldu nahiko lieke: erkidegoen finantziazio sistema berria eta Konstituzioaren 49. artikuluaren erreforma. Bigarren puntu horrek ekarriko luke "minusbaliatu" hitza ez erabiltzea ezgaitasunen bat duten pertsonei buruz aritzerakoan.

Konstituzioaren eguna ospatu zen atzo, eta horren kariaz Kongresuan egindako ekitaldian kontatu zien Sanchezek kazetariei aurki Feijoorekin batzartzeko asmoa duela.

Haren iritzian, aipatu hiru gai horien negoziazioan aurrerapausoak emateko ordua da, baina BJKNren berritzeko prozesuan inposaketarik ez duela onartuko esan zuen.

Zentzu horretan, PPk gai horrekin lotuta egindako proposamenari erantzunez, popularrek gehiengo parlamentarioak onartu beharko dituztela berretsi zuen. 

Feijoo, biltzeko prest

PPko burua prest agertu da Sanchezekin biltzeko, baina popularrek ez dute egoki jo batzar horretako gai zerrenda komunikabideen bitartez ezagutzea.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berritzeari buruz, iturri horiek esan dute PPren jarrera argia dela, hots, Botere Judizialaren Legea aldatu nahi duela, eta, aldi berean, Kontseilu Nagusia berritu. Horrekin lotuta, azpimarratu dute Didier Reynders Europako Batzordeko Justizia komisarioa PPren tesiarekin bat datorrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia