Politika -
EAEko hauteskundeak
Jaurlaritzak ukatu egin du hauteskundeak aurreratuko dituztela
Kanpo Ekintza Idazkaritzak esan du "abendua arte itxita" duela ekonomia sustatzeko ekintzen agenda.
Erredakzioa
Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako idazkariak ukatu egin du hauteskundeak aurreratuko dituztela, eta ekonomia sustatzeko ekintzen agenda "abenduaren amaiera arte" itxita dagoela azaldu du.
"Eta, irailean, 2013ko lehen hilabeteetako agenda prestatzen hasiko gara", gaineratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean.
Halaber, Echeniquek jakinarazi du Patxi Lopez lehendakariak bidaia bat egingo duela urrian Turkiara, 70 enpresatako ordezkariekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea