Politika -
Elkarrizketa
Pastor: 'Zerga-bilketa jaisteak ez du hauteskunde egutegia aldatzen'
Bozeramaile sozialistak "ongizatearen estatuaren eta autogobernuaren" alde egiten jarraituko dutela defendatu du "lehendakariak hauteskundeetarako deia egitea erabakitzen duen arte".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak ukatu egin du diru-bilketako jaitsierak hauteskunde egutegia aldatuko duela.
Ostegunean jakin zen Bizkaiko 2012ko diru-bilketa % 2,5 jaitsi dela aurreko urtearekin alderatuta, eta Jaurlaritzaren kutxetan izan dezakeen eragina dela eta, hauteskundeak aurreratu daitezkeen susmoak areagotu dira. Aurreratu ezean, datozen otsailerako edo martxorako aurreikusita daude.
Efe agentziari egindako elkarrizketa batean, Pastorrek "diru-bilketa jaisteak ez du hauteskundeetan eraginik", adierazi du.
Ogasun Sailak aurreikusita zuela esan du. Ildo honetan, "murrizketa hau EAJk eta PPk nahi izan ez duten zerga politikaren aldaketarekin orekatu ahal izango litzateke", berretsi du.
Jaurlaritzak "murrizketen aurkako politikarekin" jarraituko duela adierazi du, horregatik, "ongizatearen estatuaren eta autogobernuaren" alde egiten jarraituko dutela defendatu du "lehendakariak hauteskundeetarako deia egitea erabakitzen duen arte".