Politika -

Zentsura-mozioa

Jose Mari Gorroño: "Oso lasai nago eta kontzientzia oso lasai daukat"

Gernika-Lumoko alkatearen arabera, EH Bilduk eta EAJk zentsura-mozioa aurkezteko mugimendua "aulkiak banatzeko" baino ez dute egingo, eta harrituta agertu da "antagonikoak" diren udal proiektu sozioekonomikoak dituzten bi indarren arteko itunarekin.

Jose Mari Gorroño, EITB Mediaren artxiboko irudia.
Jose Mari Gorroño, EITB Mediaren artxiboko irudia.
Jose Mari Gorroño, EITB Mediaren artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta EH Bilduk bere aurka aurkeztuko duten zentsura-mozioaren inguruan galdetuta, "oso lasai" dagoela adierazi du Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak. "Garbi jokatu" duela eta "kontzientzia oso lasai" duela azpimarratu du, gaur arratsaldean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. 

Gorroñok ukatu egin du Gernika-Lumoko Udala paralizatuta egotea, eta hori esatea "estrategia interesatua" baino ez dela ziurtatu du.

Alkatea harrituta agertu da, "antagonikoak" diren udal proiektu sozioekonomikoak dituzten bi indar elkartuko baitdira. "Eredu sozioekonomiko guztiz kontrakoak dituzte. Batzuek Guggenheim babesten dute eta besteek Guggenheimen aurkako manifestazioak deitzen dituzte. Deigarria da. Nola elkartuko dituzte aurkako bi eredu sozioekonomikoak? Zer egingo dute? Zer nahi dute? Aulkiak banatzea? Bada, hor dituzte! Bana ditzatela!", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gernika-Lumo EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak