Politika -

Madrilgo Udala

Ortega Smith ultraeskuindarrak botila bat bota dio Mas Madrideko zinegotzi bati, eta aurpegian jo du

Vox eskuin muturreko alderdiak Madrilgo Udalean duen bozeramaileak botila bat bota dio Eduardo Fernandez Rubiñori, udalbatzarrean hitz egin ostean.

Madril Udalaren bideo batetik ateratako irudia.
Madril Udalaren bideo batetik ateratako irudia.
Ortega Smith ultraeskuindarrak Mas Madrideko zinegotzi bati eraso egin dio Udalbatzan

2:51

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ortega Smith Vox eskuin muturreko alderdiak Madrilgo Udalean duen bozeramaileak ur botila bat bota dio Eduardo Rubiño Mas Madrideko zinegotziari, gaur Madrilgo Udaleko osoko bilkuran izandako eztabaidan.

Ezkerreko alderdiek eta Madrilgo alkate Jose Luis Martinez-Almeidak (PP) gaitzetsi egin dute erasoa, abenduko ohiko osoko bilkuraren amaieran jazotakoa. Voxek mozio bat aurkeztu du, Iruñean EH Bilduri Alkatetza emateko zentsura-mozioa gaitzesteko. Gertatutakoaren ostean, mozioaren eztabaida amaitu gabe zegoenean, Mas Madrideko eta PSOEko zinegotziek saiotik alde egin dute.

Ezkerreko zinegotziek alde egin dute Borja Fanjul (PP) Udalbatzako presidentearekin eta Ortega Smithekin eztabaida beroa izan ondoren. Martinez-Almeidak gaitzetsi egin du gertatutakoa.

Bestalde, alkateak adierazi du Javier Ortega Smithek zinegotzi akta utzi beharko lukeela Mas Madrideko zinegotzi Eduardo Fernandez Rubiñori mahaitik botila huts bat botatzeagatik.

Ortega Smithek argi utzi du ez diola uko egingo zinegotzi aktari, eta ukatu egin du eraso egin izana. "Senda ditzala lesio larriak", esan du ironiaz prentsaren aurrean egindako agerraldian.

Rubiñok gogorarazi du joan den irailean Daniel Viondi zinegotzi sozialistak dimisioa eman zuela Madrilgo alkateari aurpegia hiru aldiz ukitu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Madril Vox