Politika -
Hauteskunde Legearen Erreforma
Andoni Ortuzar: 'PPri bost axola zaizkio biktimak'
PPk hauteskundeetan "emaitza txarrak" izango dituelakoan, Hauteskunde Legearen erreformarekin "boto gutxi batzuk irabazi nahi" izana leporatu dio PPri EAJko BBBko presidenteak.
Erredakzioa
PPri "biktimak bost axola" zaizkiola salatu du Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak. Halaber, PPk hauteskundeetan "emaitza txarrak" izango dituelakoan, Hauteskunde Legearen erreformarekin "boto gutxi batzuk irabazi nahi" izana leporatu dio EAJko BBBko presidenteak PPri.
Gainera, euskal errolda aldatzeko "iruzurra" egin nahi duela egotzi dio Alderdi Popularrari, "izaera nazionala duen Euskadik ez ziolako gustatzen".
Gai honetan Alderdi Popularrak egindako "planteamendu berekoiak" baztertu ditu Ortuzarrek Europa Pressi eskainitako elkarrizketan, eta ETAren mehatxuengatik Euskaditik alde egin zutenei buruz hitz egiteko prest azaldu da, baina Eusko Legebiltzarrean eta "zerotik abiatuta".
Halaber, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak esandako "txorakerien" aurrean alderdi jeltzaleak "gorrarena egingo" duela azpimarratu du Ortuzarrek. Gainera, ETAk hildako zinegotziren hilketei etekina atera izana egotzi dio Basagoitiri. "Datozen hauteskundeen ostean, Basagoiti hirugarren mailako politikari bihurtuko da", iragarri du jeltzaleak.
Txarto kudeatuta
"Eztabaida politiko serioak egiten dituen eta hitz egiteko prest dagoen alderdia da EAJ", nabarmendu du EAJko EBBko presidenteak, "baina beti seriotasunetik abiatuta". Ondorioz, "ez dugu serioa ez den lagunekin hitz egingo, eta ez ditugu Basagoitik esandako txorakeriei erantzungo".
"ETArengatik erbesteratu zirenen auzi korapilatsua oso txarto kudeatuta dago", adierazi du, "eta ulertezina da proposamen hori presaka egin izana, erreforma hauteskundeetarako prest izateko ez bada".