Politika -

Minbizia du

Currin: 'Ez dago Josu Uribetxeberria ez askatzeko justifikaziorik'

Brian Currin buru den Nazioarteko Harreman Taldea Josu Uribetxeberria ETAko presoaren askapenaren alde azaldu da, erabakia "giza arrazoietan oinarrituta dagoelako".

Brian Currin Hegoafrikako abokatua, Nazioarteko Harreman Taldeko burua. Argazkia: EITB
Brian Currin Hegoafrikako abokatua, Nazioarteko Harreman Taldeko burua. Argazkia: EITB
Brian Currin Hegoafrikako abokatua, Nazioarteko Harreman Taldeko burua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin Hegoafrikako abokatua buru den Nazioarteko Harreman Taldeak adierazi duenez, "ez dago Josu Uribetxeberria ez askatzeko justifikaziorik, erabakia ez dagoelako arrazoi politikoetan oinarrituta, giza arrazoietan baizik".

Currinen taldeak ohar baten bidez azaldu duenez, "presoak artatzeko Giza Eskubideetan, Europako espetxeetako eta NATOko araudietan jasotako oinarriak izan behar dira gose greban dagoen presoaren egoera konpontzeko gida". Uribetxeberria Donostiako Ospitalean dago, gose greban, zazpigarren egunez.

"Euskal Herrian zabaldu den egoera berriarekiko konpromisoa erakusteko aukera ona du Espainiako Gobernuak", azpimarratu du taldeak. "Lagun guztien duintasuna bermatzeko baldintzak sortu behar dira Euskal Herrian", adierazi du.

Elkarretaratze berriak

Halaber, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak bisita egin dio ETAko presoari. Gainera, Uribetxeberriari babesa erakusteko hainbat elkarretaratze izan dira eguerdian Bilbon eta Gasteizen.

Urkullu: 'Legea bete behar da'

Iñigo Urkullu EBBko presidenteak bere blogean argitaratutako post baten bidez adierazi duenez, Josu Uribetxeberria ETAko presoen egoera ez da inoiz "norgehiagoka edo hauteskunde eztabaida bihurtu behar".

Etxeberriari "dagozkion espetxeetako onurak ezarri behar zaizkio", azaldu du. "Legea bete behar da", azpimarratu, "ez gara ETAko presoei buruz bakoitzak zer uste duen eztabaidatzen ari, oinarri etikoei buruz baizik ari gara". "Espero dut datozen egunetan auzia konpontzea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea