Politika -

RESIDUOS

Aierdik berretsi du Artaxoako plantak ez duela hondakin likidorik jasotzeko baimenik

Asensioren hitzekin minduta agertu da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria. Esan du Artaxoako hondakinen plantan "Insalus ur edangarria" ere debekatuta dagoela.

Jose Maria Aierdi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Jose Maria Aierdi, artxiboko irudi batean.
Jose Maria Aierdi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artaxoako Ecofert plantak ez du lixibaturik edo hondakin likidorik jasotzeko baimenik. Konpostatze planta bat da eta "Insalus ur edangarria" ere ezin du jaso. Hitzok, Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak egin ditu gaur goizean,  Zubietako hondakinen plantatik Artaxoakora bidali dituzten lixibatuen polemikaren harira.

Asteon piztu da ika-mika, Foru Gobernuko Ingurumen batzordean, Aierdik esan ondoren Ecofert plantak legez kanpo jaso dituela Zubietako lixibatu likidoak. Zehazki, 2.100 tona 2022an eta 3.400 tona gehiago 2023an. Beraz, kontseilariaren arabera, Artaxoako enpresak ez du ingurumen-baimena bete eta, ondorioz, Foru Exekutiboak planta hori ixtea eta zehapen-espedienteak irekitzea agindu du.

Atzo, Asensiok ukatu egin zuen Zubietako plantak oker jokatu duenik, eta baimenik ez zuten hondakinen sarrera ahalbidetzearen ardura Nafarroako Gobernuari egotzi zion. "Erabateko faltsukeriatzat" jo zuen Zubietatik lixibatu "ekotoxikorik" bidali izana, eta hondakinen kodeak erabat zuzenak direla ziurtatu zuen.

Berehala etorri da Aierdiren erantzuna: "Ez dugu Gipuzkoatik datorren hondakina ekotoxikoa dela esan. Besterik gabe, adierazi dugu Ecofert instalazioak ingurumen-baimen integratua duela konposta tratatzeko, eta, beraz, tratatu dezaken hondakina zaborraren frakzio organikotik eratorritako hondakina dela. Ezin du beste hondakin motarik kudeatu. Beraz, Gipuzkoatik iritsi zen hondakina, kasu honetan hondakin likidoa, ezin zen Artaxoako plantan jaso".

Kontseilariak gaineratu du ez dela hondakinen kodeen inguruko eztabaidan sartuko. Nafarroan dauden enpresek ingurugiro arauak betetzen dituztela zaintzea Nafarroako Gobernuaren ardura dela argi utzi du, eta Artaxoan atzemandako "irregurtasuna" hor kokatu du. Bide horretan jarraituko dutela lanean erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Ingurumena Gipuzkoako Foru Aldundia