Politika -

Krisia alderdi barruan

Verstryngek uko egin dio diputatu aktari eta Podemoseko Antolakuntza idazkari karguari

Orain arte Ione Belarraren zuzendaritzan egon den hirugarrenaren dimisioa Bartzelonako zerrendan eserlekua lortu eta sei hilabetera eman da. Bere irteerak Podemos lau diputaturekin utzi du Behe Ganberan, orain Talde Mistoan, abenduan Sumarrekin hautsi ondoren.

Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: @PODEMOS
Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: @PODEMOS
Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: @PODEMOS

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkariak gaur iragarri duenez, alderdian dituen erantzukizun politikoak eta Kongresuko diputatu akta utziko ditu.

Hala aurreratu du 'X' sare sozialean orain arte Talde Mistoko parlamentari izan denak, eta agurrak "zailak eta tristeak" direla esan eta Podemoseko militanteek berarengan jarri duten konfiantza eskertu du.

Orain arte Ione Belarraren zuzendaritzan egon den hirugarrenaren dimisioa Bartzelonako zerrendan eserlekua lortu eta sei hilabetera eman da. Bere irteerak Podemos lau diputaturekin utzi du Behe Ganberan, orain Talde Mistoan, abenduan Sumarrekin hautsi ondoren.

Irene Montero Berdintasun ministro ohiak mezu bat argitaratu du X sare sozialean: "lehentasuna orain zu zara. Maite zaitugu eta elkarrekin jarraituko dugu".

Ildo beretik, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak ere babes mezua helarazi du: "Orain garrantzitsuena zeure burua zaintzea eta ondo egotea da. Podemos beti izango da zure etxea. Eskerrik asko hain baldintza zailetan egindako lanagatik. Besarkada handi bat".

Vestryngek alde egin ondoren, Candela Lopez Tagliaficori egokituko litzaioke bere eserlekuaren jabetza hartzea. Candela Lopez Tagliafico Catalunya en Comukoa da, eta lehen Iniciativa per Catalunya Verdseko militantea. Lopez Tagliafico Sumar alderdiaren 100 sustatzaileen artean dago, martxoan izango den sorrera batzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos berriak