Politika -
EAE-KO HAUTESKUNDEAK
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera
Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.
IKER GOMEZ DE LA PEÑA | EITB MEDIA
Urtarrilean egindako EITB Focus inkestaren emaitzak aztertuko ditu EITBk ostiral honetatik aurrera, hiru atal ezberdinetan banatuta. Oraingoan, EAEko hauteskundeei begirako boto-asmoaz galdetu zaie herritarrei, baita kudeaketa politikoaren inguruan egiten duten balorazioaz edo etorkizuneko Eusko Jaurlaritzari begira nahiago dituzten itunei buruz ere.
Emaitzak ostiraletik igandera aztertuko dira EITBko hedabide ezberdinetan:
Ostiralean, hilak 2, herritarren boto-asmoa aztertuko da, baita inkestatuek lehendakarigaiei buruz duten ezagutza maila eta zerrendaburuen inguruko balorazioa ere. Azkenik, Lehendakaritza berrian nor ikusi nahi duten ere erantzungo dute herritarrek.
Hilaren 3an, larunbata, Eusko Jaurlaritza berria osatzeko itunetan sakonduko da, baita Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzen lanaren inguruko balorazioan ere. Inkestatuen kezka nagusiak ere orduan ezagutuko ditugu.
Azkenik, igandean, hilak 4, beste gai batzuk aztertuko dira, hala nola, alderdien artean egon litekeen boto dantza.