Politika -

Hauteskundeak Euskadin

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua izango da

Horrela, lehen aldiz izango da koalizio subiranistaren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua.

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Mahai Politikoak EH Bilduren Hegoaldeko Mahai Politikoaren proposamena berretsi du, eta, horrenbestez, Pello Otxandiano izango da herrialdeko zerrendaburua Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, koalizio subiranistak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Urtarrilaren 13an berretsi zuten EH Bilduren oinarriek Pello Otxandiano ezker subiranistaren lehendakarigaia izatea Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan.

Orain, berriz, Arabako Mahai Politikoak Hegoaldeko Mahai Politikoaren proposamena berretsi du, eta, horrela, herrialdeko zerrendaburua izango da Otxandiano. Horrela, lehen aldiz izango da EH Bilduren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua.

"Otxandiano Arabako zerrendako buru dela, EH Bilduk bultzada ematen dio herrialde honetan ere gertatzen ari den ziklo politikoaren aldaketari, aurreko udal eta foru hauteskundeetan egiaztatu zen bezala", azpimarratu du koalizioak.

EH Bildu lehen indarra izan zen Gasteizen eta Araba osoan udal hauteskundeetan, eta foru hauteskundeak irabaztetik 1.200 boto eskasera geratu zen, gogorarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba Hauteskundeak Euskadin 2024 EH Bildu Hauteskundeak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Pello Otxandiano