Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Focus: boto asmoa: EAJk garaipen estua lortuko luke udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta EH Bildu bi eserlekura geldituko litzateke, EITB Focus inkestaren arabera. Hala ere, Podemos eta Sumar koalizioan aurkezten badira, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrera murriztuko litzateke.
- Urtarrileko langabezia datuak: Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak urtarrileko langabezia eta afiliazio datuak argitaratuko ditu. 2023. urtearen amaieran 107.779 langabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urteko epe berean baino % 2,72 gutxiago, eta Nafarroan 29.988 pertsona zenbatu zituzten lanik gabe, % 5,13 gutxiago.
- Maskararik ez EAEn: Gaurtik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetan, arnas infekzioen tasak behera egin baitu.