Politika -

EITB Focus

EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak

Hala ere, galdetutakoen % 33,5ek ez dute argi itunen alde egingo luketen.

EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak.
EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak.
EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi bakar batek ere gehiengo osoa lortuko ez balu izan litezkeen balizko itunen aurrean, galdetutakoen % 33,5ek ez dute argi itunen alde egingo luketen. Dena dela, bi aukera nabarmendu dira: EAJren eta EH Bilduren arteko ituna eta EAJren eta PSE-EEren artekoa. Hala jaso du urtarrilean egin den EITB Focus inkestak. 

Iritzia eman dutenen artean, % 18,7 EAJren eta EH Bilduren arteko gobernu koalizioaren alde agertu dira, eta % 17,2 EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioaren alde. 

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen arteko batuketa da faboritoa inkestatuen % 5,4rentzat, eta % 3,5ek bakarrik egingo lukete EH Bilduk eta PSE-EEk osatutako gobernu baten alde. 

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza albisteak EAE EAEko hauteskundeak EH Bildu Araba PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak gaur Hauteskunde inkestak 2024