Politika -
LEHENDAKARITZA
Urkullu Ortuzarrekin eta Anduezarekin batzartuko da astelehenean Ajuria Enean
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera.
agencias | eitb media
Iñigo Urkullu lehendakaria Andoni Ortuzar EAJko buruarekin eta Eneko Andueza PSE-EEkoarekin batzartuko da astelehenean egoera politikoa aztertzeko, bi alderdi horiek osatzen duten gobernuaren legegintzaldia amaitzear den honetan.
Hauteskundeak deitzeko arduradunak Ajuria Enera deitu ditu bi buruzagi politikoak, eta lehenik sozialistarekin elkartuko da, 09:00etan, eta ordu erdi geroago hartuko du Ortuzar.
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera. Alderdiek uste dute apirilean izango direla, eta apirilaren 21a agertzen da kiniela gehienetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea