Politika -

Jaurlaritzaren adierazpena

'Txantxa onartezina da Urkulluk orain proposatzea zergen erreforma'

Lehendakaritzatik gogorarazi dutenez, azken bi urteetan EAJk "blokeatu" egin ditu zerga sistema erreformatzeko saiakerak.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak herritarren interesak EAJren "mendean" jartzea egotzi dio Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzaleari, orain proposatu baitu zerga sistema erreformatzea, azken bi urteetan tankera horretako erreformak "blokeatu" eta gero.

Lehendakaritzak agiri batean adierazi duenez, hautagai jeltzaleak neurri hori orain proposatzea "txantxa onartezina" da.

Patxi Lopezen Gobernua "harrituta" agertu da Urkulluren adierazpenekin, eta gogorarazi du orain arte "zorrotz" agertu dela balizko erreformaren aurrean.

Lehendakaritzaren esanetan, EAJk zerga arloan eskumenik ez duela esan dio Jaurlaritzari azken urteetan, "Estatutuak eta Lurralde Historikoen Legeak ezartzen dutenari jaramonik egin gabe".

Gasteizko Gobernuaren ustez, "Urkullu jaunaren adierazpenek erakusten dute oposizioan egoteak ez duela zuzendu EAJk Euskadiko erakundeei buruz duen kontzepzio patrimonialista, ezta bere interesak herritarrenen gainetik jartzeko duen joera ere".

"EAJren hautagaiak 'galdutako denbora' berreskuratu behar dela esan du, baina bi urte baino gehiago eman ditu Euskadi krisiaren eraginen kontra borrokatzeko hobeto hornitzeko funtsezkoa den erreforma bat blokeatzen. Txantxa hori onartezina da Jaurlaritzarentzat", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea