Politika -

Etxebizitza Legea

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Estatuko Etxebizitzaren Legeari, "eskumenak urratzeagatik"

Uztaileko gobernu bileran onartu zuen Jaurlaritzak helegitea aurkeztea. Sei hilabeteko epean, negoziazio aukera guztiak agortu ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, baina, horrek "akordiorako aukera oro baztertu" duela dio Jaurlaritzak, "helegitea jartzera behartuz".

Aizitegi Konstituzionala. EFE.
Aizitegi Konstituzionala. EFE.
Aizitegi Konstituzionala. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak inkonstituzionaltasun helegitea aurkeztu du Estatuko Etxebizitzaren Legearen aurka eta zenbait artikulu baliogabetzeko epaia eskatu dio Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalari, "eskumenak urratzen" dituela iritzita. 

Eusko Jaurlaritzak igorritako ohar baten arabera, "negoziazio aukera guztiak agortu" ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, "arlo horretan euskal eskumenak onar zitzan eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitzari buruzko politika propioak garatu ahal izateko duen esparrua hartu ez zezan". 

Jaurlaritzak azaldu duenez, "Estatuak baztertu egin du akordiorako aukera oro eta Eusko Jaurlaritza errekurtsoa jartzera behartu du, etxebizitzaren arloan eskumenak urratzeagatik".

Uztaileko gobernu bileran hartu zuen erabakia Jaurlaritzak, baina errekurtsoa formalki aurkeztu aurretik, "elkarrizketarako" deia egin zion orduan jarduneko zen Espainiako Gobernuari eskuduntza-gatazka konpontzeko. Sei hilabete baino gehiago pasata, negoziaziorako bideak agortuta, helegitea jarriko du azkenean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Epaiketak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espainiako Auzitegi Konstituzionala Higiezinen merkatua gaur