Politika -

Auzitegi Nazionala

Uribetxebarriak kartzelan jaso dezake tratamendua, medikuen arabera

Auzitegi Nazionaleko medikuek egindako txostenaren arabera, Uribetxebarriak ez du "heriotza eragingo dion minbizia", beraz, espetxean jaso dezake tratamendua.

Josu Uribetxebarria, Donostia Ospitalean. Argazkia: Efe
Josu Uribetxebarria, Donostia Ospitalean.
Uribetxebarriak kartzelan jaso dezake tratamendua

01:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko medikuen arabera, Josu Uribetxebarria minbiziak jota Donostiako Ospitalean dagoen ETAko presoak Zaballako (Araba) presondegian jaso dezake heriotza eragingo dion minbiziaren tratamendua, eta ez dago baldintzapean libre utzi beharrik.

Horixe dio auzitegiko medikuak Jose Luis Castro Kartzela Zaintzako epaileari helarazitako txostenean.

Medikuek egindako txostenak dioenez, Uribetxebarriaren sintomak ikusita, posiblea da tratamendua Zaballako presondegian jasotzea. Hala ere, erradioterapiarik edo ebakuntzarik bat behar izanez gero, ETAko presoa ospitalera eramango dute.

Tratamendu jakin bat jaso ostean Uribetxebarriaren gaixotasunak hobera egin ote duen erabakitzeko azterketa berri bat "egokia" litzatekeela ondorioztatu du epaitegiko medikuak.

Presoari egindako frogen arabera eta Karnofsky indizean oinarrituta, Uribetxebarriaren baldintza berdinak dituzten gaixoen % 50k "11,3 hilabete baino gutxiago iraun du bizirik".

Ospitaleratzea 'beharrezkoa' da

Medikuek Donostiako Ospitaleko eta Zaballako espetxeko mediku-txostenak izan dituzte oinarri erabakia hartzeko. Hala ere, atzo Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu zuenez, Zaballako espetxeak ospitaleratzea beharrezkoa zela esaten du txostenean.

Hori horrela, Kartzela Zaintzako epaile nagusiak baditu presoaren osasun egoerari buruzko mediku txosten guztiak, presoari baldintzapeko askatasuna eman ala ez erabakitzeko beharrezko dokumentuak. Hala ere, horren aurretik, Fiskaltzak bere iritzia emango du.

Uribetxebarria Donostiako ospitalean dago abuztuaren 1etik. 15 egunez gose greban egon zen baldintzapeko askatasuna eskatzeko, baina bertan behera utzi behar izan zuen protesta, "oso ahul" zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea