Politika -

Nafarroan

Nafarroako parlamentariek 21:00etan utzi dute Parlamentuko itxialdia

Josu Uribetxebarriaren "berehalako" askapena eskatzeko itxialdia egin dute Bilduko eta Aralarreko Nafarroako diputatuek, baina gauean bertatik alde egitea agindu dio Parlamentuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuan 11:00etan hasitako itxialdia bukatutzat eman dute bertan egon diren Bildu eta Aralarreko zazpi parlamentari nafarrek, Alberto Catalan presidenteak kaleratutako erabakiari kasu eginez.

Josu Uribetxebarria ETAko presoaren "berehalako" askapena eskatzeko itxialdia egin dute gaurko 11:00etatik Bilduko eta Aralarreko Nafarroako diputatuek, baina 21:00ean bertatik alde egiteko agindua eman die Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak.

"Ganberako Araudiko 35.1 artikuluak dioenez, Parlamentuko ekitaldiak prestatzeko erabil daitezke bulegoak, baina 21:30rainoko denbora mugarekin", azaldu du presidenteak. Bilduko eta Aralarreko diputatuek 24 orduko baraualdia egiteko asmoa erakutsi dute, Josu Uribetxebarria eta gaixo dauden beste 13 presoen "berehalako askapena" aldarrikatzeko.

Nafarroako Parlamentuak adierazi duenez, "1999ean eta 2000. urtean antzeko kasuak izan ziren, eta orduan ere ez zuten presidentearen baimena lortu, ondorioz, Euskal Herritarrok alderdiko diputatuek euren bulegoak eta abiatutako baraualdia bertan behera utzi behar izan zituzten 23:30ean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea