Politika -
Uribetxebarria auzia
Espetxeen Agintaritzak Auzitegi Nazionalaren erabakia onartuko du
Auzitegi Nazionaleko osasun-txostenaren arabera, Uribetxebarriaren minbizia kartzelan bertan artatu daiteke.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko (AN) osasun-txostenaren inguruko adierazpenik egiteari uko egin dio Espetxeen Agintaritzako Idazkaritzak, hartzen duten erabakia onartu egingo dutela gaineratuta. Auzitegi Nazionalak Iosu Uribetxebarria aske utzi ala ez erabaki behar du.
Auzitegi Nazionaleko osasun-txostenaren arabera, Uribetxebarriaren minbizia kartzelan bertan artatu daiteke.
Txostenak sei orri ditu eta ostiral honetan bertan entregatu diete Jose Luis Castro Espetxe-zainketako epaile nagusiari eta Pedro Rubira fiskalari. Azken honek Uribetxebarria auziaren ardura hartu du, Javier Zaragoza fiskal nagusiaren ordez.
Ikerketa zientifikoetan oinarrituta
Txostena Donostia Ospitalean egindakoari kontrajartzen zaio, eta minbiziaren inguruko ikerketa zientifikota oinarrituta dago. Batez ere, ETAko presoak izango lukeen bizi-itxaropena kalkulatzen eta osasun-tratamendurik egokiena aukeratzen saiatu dira.