Politika -
Omenaldia
Ertzaintzak omenaldia egin dio Hernanin 2001ean ETAk hil zuen Iñaki Totorika agenteari
Eguerdian egin dute ekitaldia, haren omenez Hernanin jarritako monolito eta plakaren ondoan. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea ere egin dituzte.
EITB MEDIA
ETAk 2001ean hil zuen Iñaki Totorika Vega omendu du Ertzaintzak gaur eguerdian Hernaniko komisarian, haren omenez jarritako monolitoaren parean.
Ertzaintzaren zuzendari eta buru Victoria Landa eta Josu Bujanda, Gipuzkoako eta Hernaniko ertzain-etxeetako ordezkariak eta Totorikaren lankide zirenek hartu dute parte omenaldian, atentatua gertatu zenetik 23 urte bete diren egunean.
Eguerdian egin dute ekitaldia, haren omenez Hernanin jarritako monolito eta plakaren ondoan. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea ere egin dituzte.
Esan bezala, 2001eko martxoaren 9an hil zuen ETAk Totorika, 25 urte zituela. Zinkoeneko (Hernani) biribilgunean lehergaiz betetako auto bat gurutzatu, eta handik gutxira eztandarazi zuten, agenteak gerturatu zirenean.