Politika -

Martxoak 31

Aberri Egunaren harira, apirilaren 21eko hauteskundeetan "masiboki" parte hartzeko deia egin du EAJk

Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu.

2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egin du gaur EAJk, Bilbon. Argazkia: EFE
2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egin du gaur EAJk, Bilbon
2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egin du gaur EAJk, Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan (martxoak 31) ospatuko den Aberri Egunaren harira, apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "masiboki" parte hartzeko deia egin du gaur EAJk, "Euskadiren proiektu politikoa indartzeko".

Eusko Legebiltzarreko bozen kanpaina hasi aurretik, igande honetan, "Indar berria, Euskadi berria" leloarekin Aberri Eguna ospatuko du EAJk Bilboko Plaza Barrian, 11:30ean. Ildo horretan, apirilaren 21eko bozetan "masiboki" parte hartzera animatu ditu herritarrak, "Euskadiren proiektu politikoa indartzeko", eta autogobernuan "maximalismorik gabe" eta "betorik gabe" aurrera egiteko.

Mireia Zarate EAJren EBBko idazkariak, Joseba Diez Antxustegi EAJren Arabako zerrendaburuak eta Beatriz Berlanga EGIko Aberri Kontseiluko kideak aurkeztu dituzte gaur goizean, Bilbon, EAJk Aberri Egunerako antolatu dituen ekitaldiak.

Antxustegiren arabera, autogobernurako borondatea agerian gelditu behar da hautestontzietan, uste baitu hori dela "ongizatearen bermea". "Joan gaitezen hautestontzietara, indar berriekin benetako Euskadi baketsu, justu, berdintasunezko eta hobe bat lortzeko".

Halaber, Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Aberri eguna bideoak Alderdi politikoak berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa