Politika -

Zin egitea

Mendiak Ares ordezkatu eta Herrizaingo Saila bere gain hartu du

Herrizaingo Sailaren lehentasuna EAEko hauteskundeetarako prozesu guztia antolatu eta zuzentzea izango da. Mendia Ertzaintzaren buru egongo den lehen emakumea da.

Herrizaingo sailburuaren kargua hartu du Idoia Mendiak. EITB
Herrizaingo sailburuaren kargua hartu du Idoia Mendiak. EITB
Idoia Mendiak Herrizaingo sailburu kargua hartu du

02:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak kargu berria hartu du eta dagoeneko, Justizia, Herri Administrazio eta Herrizaingo sailburu izango da.

Era honetan, Rodolfo Ares ordezkatu du azken honek EAEko hauteskundeetarako PSE-EEren hauteskunde kanpainaz arduratzeko Herrizaingo Saila utzi eta gero.

Jaurlaritzaren bozeramailearen kargu berria ofizial egin dute goizean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Ajuria Enean, Patxi Lopez lehendakariaren aurrean egindako ekitaldian, zin egitea euskaraz egin du eta "kontzientziaz eta ohorez", bere kargua Konstituzioaren, Gernikako Estatutuaren eta euskal herritarren zerbitzura beteko duela esan du.

Aresek kargua utzi eta gero Justizia eta Herrizaingo Saila batu egin dira eta Idoia Mendia gobernu bozeramailearen ardurapean gelditu dira bi Sail bateratuak.

Herrizaingo Sailaren lehentasuna urriaren 21eko hauteskundeetarako prozesu guztia antolatu eta zuzentzea izango da.

Justizia Sailean, EAEko doako laguntza juridikoaren dekretu berria indarrean jarri beharko du eta hilabete honen amaieran Urte Judizialaren irekiera saioan egon beharko du.

Jaurlaritzan, Ertzaintzaren buru egotearen ardura hartu duen lehen emakumea da Idoia Mendia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea