Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- A21eko hauteskundeen ondorengoa: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen ondotik, gutxienez bi hilabete igaroko dira Eusko Jaurlaritza berria osatu eta lehendakari berria aukeratu arte. EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen alde egin du. Horretarako bi hauteskunde programak uztartu nahi ditu, gobernu programa bakarra osatzeko. Euskal sozialistek nabarmendu dute euren printzipioak eta programa gidari izango dituen gobernu akordio baten alde lan egingo dutela. Bi alderdien artean gehiengoa osoa dute, 75 eserlekutik 39 lortuta.
- Liburuaren Eguna: San Jurgi egunarekin bat eginez, Liburuaren Eguna ospatuko da gaurko egunez, han eta hemen. Bilbon Pedro Ibarretxe kalean jarriko dute liburu azoka, Albia lorategian eta Justizia Auzitegiaren artean, 09:00etatik 21:00etara. Besteak beste, Jon Arretxe, Galder Reguera, Txani Rodriguez, Javier Sagastiberri, Juan Infante, Toti Martinez de Lezea eta Elena Fernandez idazleak sinatzen egongo dira. Donostiari dagokionez, liburu azoka 09:15etik 20:00etara egongo da zabalik, Gipuzkoa plazan.
- EAEko Barne Produktu Gordina: EAEri dagokion urteko lehen hiruhilekoko Barne Produktu Gordinaren datua argitaratuko du Eustat Euskal Estatistika Institutuak. Azken datuen arabera, 2023an % 1,8 igo zen eta 16.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren.