Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Atzerriko botoen kontaketa, Sanchezen hausnarketa eta MAKUSI, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Atzerriko botoen kontaketa: Ostiral honetan ezagutuko dira Eusko Legebiltzarrerako igandeko hauteskundeek utzitako behin betiko emaitzak. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hauteskunde batzordeetan gaur zenbatuko dituzte atzerrian bizi diren pertsonek emandako botoak. Ia 8.200 herritarrek eman dute botoa atzerritik. Hala ere, ez dirudi egungo behin-behineko eserlekuen banaketa aldatuko denik.
- Sanchezen hausnarketa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak zer erabakiko zain, PSOEk mobilizatzeko deia egin die militanteei, dimisiorik eman ez dezan. Halaber, Alderdi Sozialistako kideen babes mezuak bata bestearen atzetik iristen ari zaizkio, bai bere hurbilekoenak eta baita berarekin kritikoagoak izan direnenak ere.
- MAKUSI, abian: Gaur iritsiko da MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria. MAKUSI unibertsoak bi zutabe nagusi ditu: plataforma digitala eta kluba. Biak eskura izango ditugu, apirilaren 26tik aurrera, doan, MAKUSI webgunean.