Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Euskal alderdiek espero dute gertatutakoa "puntu eta bereiz" bat izatea eraberritze demokratikoaren bidean

Espainiako presidenteak Moncloan egindako adierazpen instituzional batean eman du erabakiaren berri, bost eguneko hausnarketaren ostean. Euskal alderdi politikoen erreakzioak berehala iritsi dira.

Patxi Lopez eta Pedro Sanchez elkarrekin, artxiboko irudi batean
Patxi Lopez eta Pedro Sanchez elkarrekin, artxiboko irudi batean
Aitor Esteban: 'Beharrezkoa ez zen ezohiko gertakari bat bizi izan dugu''

0:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente izaten jarraituko duela iragarri ondotik, 5 egun hauetan arnasari eusten egon eta gero, poza gailendu da PSE-EEn. Horren adierazle erabakia jakin eta berehala hasi direla X sarean erreakzioak. Asteburu osoan Pedro Sanchezi karguari eusteko bultzada eman ondoren, Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile sozialistak albiste ona dela idatzi du, eta demokraziak irabazi duela eta gehiengo zabal batek ere bai.

Eneko Andueza Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Sanchezen erabakiarekin "Euskadiren egonkortasuna indartuta" irtengo da. Hala, "erabateko poza" agertu du.

Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''
Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''
Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''

0:41

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak esan du "esan daitekeen onena dela gertakaria amaitu dela" eta "lehengora itzultzen garela". "Lanean jarraitu behar dugu eta gure programa aurrera ateratzen saiatu", gaineratu du. Estabanen aburuz, ez ziren beharrezkoak bost egun hauek: "Beste era batera egin zitekeen", adierazi du eta esan du kasu honetan ez zuela "zentzu handirik konfiantza-galdea aurkeztea".

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "jarduteko eta eskuin erreakzionarioaren aurrean sendo jartzeko unea da, agenda demokratizatzaile ausart batekin". X sare sozialean esan duenez, "gure eskubide nazionalak eta sozialak ukatzen dituen 78ko erregimenaren hipoteka altxatzeko neurri guztiak hartu eta bultzatuko ditugu, gure etorkizunaren jabe izateko. Ekintzak espero ditugu, eta ez hitzak bakarrik. Orain da unea", esan du Aizpuruak.

Pilar Garrido Podemos Euskadiko idazkari nagusiak "ezer ez iragartzea" leporatu dio Sanchezi, eta kritikatu du "herrialdea zalantzaren menpe jarri eta hainbeste aipatzen duen demokrazia indartzeko proposamen bakar bat ere ez duela egin". Hala, "erabakia ulergaitza dela" iritzi dio.

Jaurlaritzak erabakia "onartzen du"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du "errespetuz" hartu dutela Sanchezen erabakia, eta bestelakorik erabakio balu ere gauza bera egingo luketela. Zupiriak nabarmendu du espero duela inbestidurarako hartutako konpromisoak "betetzeko" balio izango duela honek.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, berriz, "eskerrak" eman dizkio presidenteari politika-biziberritu eta lokatzetatik urruntzeagatik, desinformazioaren eta jazarpenari aurre eginez. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren arabera, Sanchez "demokrazian zintzotasuna lortzeko borrokan nagusi izango da

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Pedro Sánchez argazkiak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea