Politika -

Legegintzarako hauteskundeak

Alderdi abertzaleak pozik, Quebecen lortutako emaitzekin

EAJk bere poztasuna azaldu du Quebeceko Alderdi independentistaren garaipenagatik. Ezker abertzaleak Espainiari eta Frantziari oraindik Kanadagandik asko ikasi behar dutela nabarmendu du.

Iñigo Urkullu EAJko presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu EAJko presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentea pozik azaldu da asteazken honetan Quebeceko Alderdi independentistak irabazi dituelako hango hauteskundeak. Alderdi horrek Ganbera legegileko 125 diputatuetatik 56 lortu ditu.

Urkulluren ustez, "garaipen horrek subiranotasuna arazo ekonomikoak, egunerokoak eta larriak, herritar gehienei eragiten dietenak, kudeatzeko gaitasunari lotuta dagoela erakutsi du".

Halaber, atentatuan hildako familiarrengatik dolumina azaldu du, Paulina Marois Quebeceko etorkizuneko presidentea jarraitzaileekin garaipena ospatzen ari zen bitartean.

Ezker abertzalea: ‘Frantziak eta Espainiak asko ikasi behar dute Kanadatik’

Ezker abertzaleak esan duenez, Espainiako eta Frantziako Gobernuek Kanadako agintarien jarrera demokratikotik "asko ikasi beharra dute oraindik", Kanadan alderdi independentistak irabazi izanaren harira.

Ezker abertzaleak ohar baten bidez Quebeceko Alderdia zoriondu du legegintzarako hauteskundeak irabazi dituelako, gehiengo osoa lortu ez duen arren. Ezker abertzalearen hitzetan, garaipen horrek Kanadako lurraldean independentziari buruzko erreferenduma deitzeko aukerari "ateak ireki" dizkio. Pauline Maurois Quebeceko Alderdiaren buruzagiaren kontrako atentatua "deitoratu" du, pertsona bat hil da horren ondorioz, eta beste bat larri dago, dirudienez, gizonezko batek buruzagi independentistaren aurka tiro egin du hark hauteskundeak irabazi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea