Politika -
Uribetxebarria auzia
EPPK-k amaitutzat eman ditu Uribetxebarriaren aldeko protestak
Euskal presoo politikoen kolektiboak gaixo dagoen presoaren alde abuztuan hasitako protestak amaitzea erabaki duela iragarri du.
Erredakzioa
Euskal preso politikoen kolektiboak (EPPK) Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoaren alde abuztuan hasitako protestak amaitzea erabaki duela iragarri du.
EPPK-k ohar bat bidali du Gara egunkarira, eta horren aurrerapen bat argitaratu du naiz.info web-orrialdeak. Bertan irakur daitekeenez, protesta-dinamika "eredugarria" amaitzea erabaki du.
EPPKren ustez, ETAko presoek aurrera eramandako gose-grebek eta beste aldarrikapen ekitaldi batzuek "presoen arazoari irtenbidea emateko beharra" ezarri dute eztabaida politikoan, eta "Estatuen erantzukizuna agerian utzi dute", gaineratu du.
Euskal preso politikoen kolektiboak Aieteko Adierazpenean bultzatutako prozesua indartzeko deia egin du. Halaber, "arerioaren tranpan" erortzearen aurka egin du.