EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Elkarrizketa
Basagoitik dio Gobernuak 'dagokiona' egin duela Uribetxebarriarekin
EAEko PPren presidenteak PPren kontrako kritika "injustuak" salatu ditu, izan ere, "nola esan dezakete PPk ez diola ETAri aurre egiten gutako asko hil dituztenean".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak esan du "erabat" errespetatzen duela Fiskaltzak Josu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaren kontra helegitea aurkeztu izana, "Justizia kontua" delako, eta Justizia eta Barne ministroak gai honetan iritzi bera dutela azpimarratu du. Era berean, bere alderdiaren kontrako kritika "injustuak" gaitzetsi ditu, ETAren mehatxupean egon den alderdia delako.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Fiskaltzak helegitea jarri duen moduan, "Gobernua dagokiona egiten ari da, eta Justizia berea, eta errespetu osoa zor zaio".
"Orain, fiskalaren ustez gizon horrek ez badu kartzelatik atera behar, fiskalaren iritzia da eta oso ondo dago, niri ez dit penarik ematen Uribetxebarriarekin gertatzen denak, baina justizia kontuak dira eta errespetatu egin behar da", berretsi du Basagoitik. Gainera, helegitea "epailearen erabakiaren kontra" doala eta ez "gobernuaren kontra" zehaztu du.
Era berean, Justizia eta Barne ministroak gai honetan iritzi berekoak direla eta kontrakoa esatea "hedabideen interpretazioa" dela salatu du.
Bestalde, PPren buruak gogor jo du bere alderdiaren kontrako kritika "injustuen" aurka, izan ere, "nola esan dezakete PPk ez diola ETAri aurre egiten gutako asko hil dituztenean".