Politika -
Eusko Jaurlaritza
Andueza sozialisten bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean
Talde sozialista azkena izan da bozeramailearen izena zehazten. Aurretik, baieztatuta geratu dira Díez Antxustegi (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Garrido (PP).
EITB Media
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia talde sozialistaren bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean hasi berri den legegintzaldian. Hala ere, ordezkatua izateko atea zabalik utzi du Eusko Jaurlaritzan sartzen bada.
Horrela, PSE-EEk legebiltzar taldearen eraketa erregistratu du ganberan, Andueza bozeramaile eta Maria Jesus San Jose ordezko bozeramaile gisa jarrita. Gainera, Ekain Rico talde sozialistaren idazkari nagusia izango da legegintzaldi honetan.
Anduezaren izenak osatzen du alderdien bozeramaileen zerrenda. Joseba Diez Antxustegi izango da EAJren bozeramailea eta Nerea Kortajarena EH Bildurena. PPn, Laura Garridok Javier de Andres ordezkatuko du bozeramaile lanetan. Jon Hernandez (Sumar) eta Amaia Martinez (Vox) ere bozeramaileak izango dira, euren alderdietan aukeratutako bakarrak baitira.