Politika -

Ingalaterrako prentsa

Financial Times: 'Separatismoa, Espainiaren etorkizunerako mehatxu'

Egunkari ingelesak plazaratutako albiste baten arabera, krisiak eta "euskal eta kataluniar separatismoek" gora egin dute, eta Espainiako etorkizuna baldintzatzen ari dira.

Financial Times: 'Separatismoak Espainiari mehatxu egiten dio'. Irudia: EFE
Financial Times: 'Separatismoak Espainiari mehatxu egiten dio'
Financial Times: 'Separatismoak Espainiari mehatxu egiten dio'. Irudia: EFE

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Gardner Financial Times (FT) egunkari ospetsuko kazetariak Espainiako egoera ekonomiko eta politikoa aztertzen dituen artikulu bat idatzi du. Kazetariak krisiaren igoera kataluniar eta euskal "eskaera separatistekin" lotu ditu.

Kanadako lurralde-hauteskundeak aipatuz hasi dira artikuluaren goi lerroak; horien arabera, "Espainian gertutik jarraitu dituzte, kataluniar eta euskal eskaera separatistei aurre egin behar dietelako. Eta eskaera horiek Eskoziako Alderdi Nazionala jarraitzen ari da, 214ean Erresuma Batuarekiko harremana zein izango den erabakitzeko erreferendum bat baitute".

FTren esanetan, "separatismoak krisiak bezala sartu du burua agendan (…) Ematen du Madrilek bere haustura ekarriko duen bide bat hartu duela".Bildu koalizioari buruz adierazi duenez, "ETArekin (duela gutxi jarduera armatua utzi du, 50 urteren ostean) loturak izateagatik hamar urtez debekuekin egon ostean, separatista politikoek EAJk baino eserleku gehiago lortu dituzte udal hauteskundeetan zein orokorretan".

Gardnerren ustez, "euskal zorra ez da handiegia, kreditua egoera hobeagoan dago, eta I + Gn eta hezkuntzan egindako inbertsioak kalitatezkoak dira". "Kataluniako erreskateak burujabetasun galera ekarriko du, Europako erreskateak subiranotasun nazionala desegiten ari diren moduan", David Gardner Financial Timeseko kazetariak baieztatzen duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea