Politika -

Gobernuaren eraketa

Pradales EH Bildurekin ez biltzea "albiste txartzat" jo du Otxandianok

EH Bilduko lehendakarigaiaren ustez, ezezkoa "ez da albiste txarra" berarentzat edo EH Bildurentzat, "herri honentzat baizik".

EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.
EH Bilduko lehendakarigaia
EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak "albiste txartzat" jo du Euskadirentzat Imanol Pradales EAJko zerrendaburuak, apirilaren 21eko hauteskundeetako irabazleak, alderdi abertzalearekin biltzeari uko egin izana hauteskundeen ostean.

Otxandianok ohar bat argitaratu du sare sozialen bidez, Eusko Jaurlaritza berria osatu aurretik Pradalesek berarekin biltzeari uko egin izana deitoratzeko.

"Hauteskundeen ostean, Imanol Pradalesi zegokion lidergoa hartzea, eta penatuta nago honek uko egin diolako Euskadin irekitako aukera berri hau aprobetxatzeari eta 343.609 herritar ordezkatzen dituen bigarren indar politikoarekin elkarrizketatzeari", adierazi du EH Bilduko buruzagiak.

Bere ustez, ezezko hori "ez da albiste txarra" berarentzat edo EH Bildurentzat, "herri honentzat baizik"; izan ere, "interes alderdikoiak eta epe laburrekoak alde batera uzteko unea denean, ez da ona agortutako eta zaharkitutako politika eredu batean tematzea".

Bere ustez, gobernu berria osatzeaz gain, alderdiek bilguneak bilatu beharko lituzkete, horregatik eskua luzatu zion Imanol Pradalesi, baina horrek "zoritxarrez ez du lehentasunezkotzat jo elkarrizketa bat abiatzea eta Euskal Herria Bildurekin elkarguneak bilatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EAE albisteak Alderdi politikoak berriak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Albisteak Imanol Pradales Pello Otxandiano