Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, lehen hiruhilekoko BPGa eta BIEMH azokaren balantzea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Europako Parlamenturako hauteskundeak. Irudia: EiTB Media
Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europako Parlamenturako hauteskundeak. Irudia: EiTB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpainaren amaiera: Gaur amaituko da ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina. Bozetan, inkesten arabera, eskuin muturreko indarrek gorakada handia izango dute. EAJk eta Sumarrek Bilbon bukatuko dute kanpaina (Gipuzkoa), eta gainerako indar politikoek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.

- Lehen hiruhilekoko BPGa: Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2024ko lehen hiruhilekoko ekonomiaren hazkunde datuak jakinaraziko ditu. Apirilean aurreratutako datuaren arabera, Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,5 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 1,6, berriz, 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. 2023ko laugarren hiruhilekoan BPG % 1,8 hazi zen, 2022ko epe berarekin alderatuta. Hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, berriz, BPGa % 0,5 hazi zen.

- BIEMH azokaren balantzea: Gaur itxiko ditu ateak, bost egunen ondoren, bi urtean behin BECen egiten den Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak. Hortaz, gaurkoa balantzea egiteko eguna izango da. 32. edizioan 29 herrialdetako 1.558 enpresa erakusketarik 3.500 produktu eta zerbitzu baino gehiago plazaratu dituzte, eta 75 herrialdetako bisitariak gerturatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Europar Batasuna Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre Europako hauteskundeak bideoak Europako hauteskundeak emaitzak online Europako Parlamenturako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Industria sektorea gaur Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd Euskadi Euroganbera IA berrikuntzak gaur