Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: EAJ-PSE-EE koalizio aurreakordioa, hauteskunde osteko analisiak eta Zinegoak 2024

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko. Artxiboko argazkia: EFE
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAJren eta PSE-EEren koalizio aurreakordioa: EAJk eta PSE-EEk aurreakordio programatikoa lortu dute Eusko Jaurlaritza eratzeko, "ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan eta Euskadi global baten eraldaketan aurrera egiteko Akordiorako Oinarrien" gainean. Jeltzaleek eta sozialistek Estatutu berri bat onartzeko konpromisoa hartu dute, Eusko Legebiltzarrean eta Gorte Nagusietan ahalik eta adostasun zabalenarekin, gero herritarrek berrets dezaten, betiere "eskumenen eta indarrean dagoen legediaren barruan".

- Hauteskunde osteko analisiak: Alderdi politikoek pasa den igandeko hauteskunde emaitzak aztertzen jarraitzen dute. EH Bildu pozik agertu da koalizio subiranistak Europako hauteskundeetan lortutako emaitzekin —280.000 botorekin, lehen indarra izan da EAEn, eta hirugarrena, Nafarroan— eta emaitzok "joera estruktural" baten baitan kokatu ditu. PSE-EEk bereziki nabarmendu nahi izan du Araban, Bizkaian eta EAEko hiru hiriburuetan irabazi izana. Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko presidenteak esan du bere alderdiak aztertu egin beharko duela zergatik bere hautesleak "etxean geratu diren", Europako hauteskundeetan EAJ hirugarren indarra izan ostean egin ditu adierazpen horiek.

- Zinegoak 2024: Gaur aurkeztuko dute Zinegoak jaialdiaren 21. edizioa. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean egingo da Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Aurtengo  edizioaren Ohorezko Saria Clarisa Navas zuzendari, gidoilari, ekoizle, irakasle eta idazle argentinarrak jasoko du ekainaren 24an, Arriaga antzokiak hartuko duen inaugurazio ekitaldian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Batasun europarra Bilbo berriak Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 PSE-EE Zinema Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Europako Parlamentuari buruzko albisteak Zinegoak