Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EAJ-PSE akordioaren sinadura: EAJk eta PSE-EEk gaur goizean, 11:00etan, izenpetuko dute Eusko Jaurlaritza berria osatzeko akordio programatikoa, atzo arratsaldean akordioari azken ukituak eman ondoren. Aurreko bi legealdietan bezala, Eusko Legebiltzarreko bigarren solairuan dagoen mahai bereziaren gainean sinatuko dute. Imanol Pradales lehendakarigai jeltzalearekin batera, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izango dira mahaiaren bueltan.
- Arrasateko osasun-zentro berria: Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Arrasateko Debagoieneko Ospitalearen eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartuko du eta gaurkoa izango da, hain zuzen ere, lehendakari gisa egingo duen azken ekitaldia.
- Putin - Kim Jong-un bilera: Vladimir Putin Errusiako buruzagiak eta Kim Jong-un Ipar Koreako agintariak bilera egingo dute Ipar Korean, azken 24 urteetan lehen aldiz, arlo militarrean eta komertzialean akordioak ixteko asmoz. Estatu bisita honek kezka sortu du Hego Korean eta Mendebaldean, eta baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea.