Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bilboko Aireportuko sahararra, hauteskundeak Erresuma Batuan eta sanferminak EITBn

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Hegazkin bat Bilboko Aireportuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Hegazkin bat Bilboko Aireportuan, artxiboko irudi batean
Hegazkin bat Bilboko Aireportuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bilboko Aireportuko sahararra: Pasa den ekainaren 23tik Bilboko Aireportuko ez onartuen eremuan dagoen 20 urteko gizon sahararraren deportazioa bihar arte atzeratu dute. 07:00etan atera da Bilboko Aireportutik Marrakexerako hegaldia eta ekintzaile sahararra ez da bertara igo, Polizia Nazionalak EITBri baieztatu dionez. Sorpresarik ezean, ostiralean deportatuko dute Marokora.

- Hauteskundeak Erresuma Batuan: Komunen Ganberarako hauteskundeak egingo dituzte gaur Erresuma Batuan. Aurreikuspenen arabera, 14 urteren ondotik laboristak boterera itzuliko dira, inkestek abantaila handia ematen baitiete. Rishi Sunak lehen ministro kontserbadorea, berriz, porrota ahalik eta txikiena izan dadin ahaleginduko da.

- San Fermin jaiak EITBn: EITBk sanferminei egingo dien jarraipena aurkeztuko du. Ohi bezala, uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatuko dira San Fermin jaiak Iruñean, eta EITBk txupinazoa, entzierroak, Gaixoa ni, eta San Fermin torneoko pilota partidak eskainiko ditu zuzenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Getxo bideoak Eusko Jaurlaritza Jazz jaialdiak albisteak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Vox Hondamendi naturalen biktimak Sumar Mugimendua Imanol Pradales gaur