Politika -

Polizia operazioa

Pertsona bat atxilotu dute Balmasedan, 'kale borroka' egotzita

Martxoaren 29ko greba orokorrean autobus baten azpietan lehergailu bat jarri izana egozten dio Ertzaintzak.

Atxiloketa Balmasedan egin dute. Argazkia: EFE.
Atxiloketa Balmasedan egin dute. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko mutil bat atxilotu du gaur goizean Balmasedan (Bizkaia), kale indarkeria ekintzekin lotura duelakoan.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 'kale borroka' ekintza Lanestosa herrian (Bizkaia) jazo zen, greba eguneko lehen orduetan.

Lehergailua, baina, ez zen lehertu, eta Polizia autonomikoak indargabetu egin zuen.

MIAKETAK

Atxilotu ostean, ertzainek hiru miaketa egin dituzte, tartean atxilotutakoaren etxebizitzan.

Atxilotutakoa (24 urtekoa eta Balmasedako bizilaguna) polizia-etxera eraman dute, Auzitegi Nazionalaren esku noiz utziko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea