Politika -

Dimisioa

Zergatik dimititu du Esperanza Aguirrek?

Iaz atzeman zioten minbizia eta Mariano Rajoyrekin izandako tirabirak, balizko arrazoiak.

Esperanza Aguirre, dimisioa iragarri zuen prentsaurrekoan. EFE
Esperanza Aguirre, dimisioa iragarri zuen prentsaurrekoan. EFE
Esperanza Aguirre, dimisioa iragarri zuen prentsaurrekoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Politika uzteko unea ez zen inoiz heltzen. Orain, heldu egin da". Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak hitz horiekin iragarri zuen atzo dimisioa.

Buruzagi 'popularra'ren esanetan, dimititzeko arrazoiak "pertsonalak" dira, hots, iaz izan zuen minbizia, senideekin denbora gehiago pasatzeko gogoa eta "politika behin-behineko jarduera izango zen sentimendua".

Osasun egoeraren harira, Aguirrek "gaixotasun serioa, larria" izan zuela gogorarazi du. "Ustez, sendatuta nago, baina hori ez da arrazoi bakarra", gaineratu zuen.

Maiatzaren 22ko hauteskundeen aurretik, berriz ere hautagai izan behar ote zuen aztertzen hasi zela azaldu du, politika uztea aspalditik pentsatu baitzuen.

Izan ere, Aguirreren hitzetan, "ez dut inoiz politikari profesionala izan nahi, baizik eta une batean herritarrei ikuspegi liberala eskaini ahal zien pertsona bat, eta hasieran epe laburra zirudiena, ia bizitza oso bat bihurtu da".

"Politika uzteko unea heldu dela ondorioztatu nuen", azpimarratu zuen.

Alderdikideek ontzat eman dituzte argudioak. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea horren adibide da: "Aguirrek egia esanda egin die aurre beti arazoei".

Nolanahi ere, PPtik kanpo, benetako arrazoiak beste batzuk ez ote diren galdetu dute. Are gehiago, Madrilgo hedabideetan, arrazoi politikoak ikusten dituzte, hala nola Mariano Rajoyrekin izandako tirabirak (oso kritiko agertu da azken neurri ekonomikoekin eta Uribetxebarria auziarekin) eta 60 urterekin politikan gora egiten jarraitzeko aukerak txikiak diren ustea. Dimisioaren 'koktelean' gaineratu beharreko beste osagaiak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea