Politika -

ETB2n

Nola aukeratzen dira 'Euskadi Pregunta a' saioko herritarrak?

ETB-2ko saioan parte hartzeko, EAEko biztanlea izan behar da, eta ezin da inongo hauteskunde-zerrendatan agertu. Interesa dutenek Bildarte webgunean eman dezakete izena.

'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia. Argazkia: EITB
'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia.
'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildarte enpresak hautatu ditu ETB2ko "Euskadi Pregunta a" saioan parte hartuko duten herritarrak. Bertan, lehendakari izateko lau hautagai nagusiek herritarrek egindako galderei erantzun behar izango diete.

" ETB-2ko saioan parte hartu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea izan behar da, eta ezin da inongo hauteskunde-zerrendatan agertu", azaldu dute Bildarteko arduradunek. Aukeraketa egiteko, enpresak herritarren adina, sexua, bizilekua, lanbidea eta ideologia politikoa hartuko ditu kontuan. "Herritarren irudi plurala sortzea da helburua; izan ere, 30 pertsonarekin ezinezkoa da euskal gizartearen segmentazio zehatza egitea", gaineratu dute.

Herritar bakoitzak hiru galdera idatzi beharko ditu. "EITBk bost aukera emango dizkiete: politika saila; ekonomia saila; osasuna, hezkuntza eta kulturari eskainitako saila; ingurumena, garraioa, zientzia eta teknologia eta gizarte politika gaiei eskainitako saila; eta, azkenik, gai libreko saila", esan dute Bildartekoek. EITBk hiru horietatik bat aukeratuko du galderen artean ahalik eta aniztasun gehien lortzeko helburuarekin.

Zuk ere "Euskadi Pregunta a" saioan parte hartu nahi baduzu, Bildarte webgunean izena eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea