Politika -

Dokumentala

Romero: 'Garai hau bizitzeko ahalegin guztiak egin ditu Eguigurenek'

Jesús Eguiguren PSEko presidente ohiaren inguruko dokumentala aurkeztu dute gaur Donostian, baina berak ez du aurkezpenera joaterik izan, koliko batek jota dagoelako.

Jesus Eguiguren (PSE). Argazkia: EITB.
'Memorias de un conspirador' dokumentala aurkeztu dute, Donostian

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Amigo zinegile donostiarraren ‘Memorias de un conspirador’ dokumentala aurkeztu dute gaur goizean, Donostian. Dokumentalean Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohia da protagonista, baina berak ez du aurkezpenera joaterik izan, koliko batek jota dagoelako.

Rafaela Romero bere emaztea izan da aurkezpenean, Angel Amigorekin batera.

Dokumentala egungo aldaketa politikoen inguruko Egigurenen gogoeta eta sentipenetan oinarritutako kontaketa dela azaldu du Amigok. ‘Memorias de un Conspirador’ urriaren 15ean estreinatuko da zine aretoetan.

Donostiako Aquariumean egindako agerraldian, Rafaela Romerok azaldu du Eguigurenek sukarra izan duela gauean zehar. Hala ere, arratsaldean egingo duten emanaldira joateko asmoa daukala gaineratu du.

PSE-EEk Jesus Eguiguren babestu du dokumentalaren aurkezpenean. Angel Amigok zuzendu du, eta Eugenio Etxebeste “Antxon” ETAko buruzagi ohia joan da.

Filmaren proiekzioa Eguigurenek ETArekin 2005 eta 2006 urteen artean izandako hizketaldiaren ingurukoa da. Besteak beste, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburua, Miguel Buen Segurtasun sailburuordea, eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Mikel Serrano Zumarragoa izan dira ekitaldian.

Romerok prentsaurrekoan filma aurkeztean dokumentalaren hasieran entzuten diren hitzak esan ditu: Eguiguren dioen moduan konspiratzaileek “mespretxatuak izaten amaitzen” dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea