Politika -
PSEren Konferentzia Politikoa
Elorzaren proposamena normaltasunez aztertuko dutela esan du Aresek
Aresen hitzetan, ''PSE-EEk ez du proposamenak eztabaidatzeko beldurrik, eta, are gutxiago, Donostiako alkate ohiak egindakoak''. Independentzia erreferenduma egitea proposatu zuen atzo Elorzak.
Erredakzioa
PSE-EEk ''normaltasun osoz'' aztertuko du Euskadin independentzia erreferendum bat egiteko Odon Elorzak atzo egindako proposamena, Rodolfo Ares alderdiaren hauteskunde-kanpainaren arduradunak esan duenez.
Aresen hitzetan, ''PSE-EEk ez du proposatzen zaizkion gaiak eztabaidatzeko beldurrik, eta, are gutxiago, Donostiako alkate ohiak proposatutakoak''.
Asteburu honetan, Konferentzia Politikoa egingo dute Euskadiko sozialistek Bilbon, eta, bertan, 797 zuzenketa eztabaidatuko dituzte, urriaren 21eko hauteskundeetan aurkeztuko duten programa eratzeko.