Politika -

GIPUZKOA

Erreforma fiskalerako elkarrizketan aurrera egiteko deia egin die alderdi politikoei Itziar Agirrek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ogasuneko eta Finantzetako diputatu berriari benera ezartzeko ekitaldia egin du. Abuztuan hil zen Jokin Peronaren kargua hartuko du urretxuarrak.

Itziar Agirre toma posesión como Diputada de Hacienda de Gipuzkoa. Foto: Diputación de Gipuzkoa.
Itziar Agirre toma posesión como Diputada de Hacienda de Gipuzkoa. Foto: Diputación de Gipuzkoa.
Itziar Agirre toma posesión como Diputada de Hacienda de Gipuzkoa. Foto: Diputación de Gipuzkoa.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziar Agirre Gipuzkoako Ogasun diputatu berriak Jokin Peronaren bideari jarraitzeko borondatea agertu du, eta erreforma fiskalaren "elkarrizketaren bidean" aurrera jarraitzeko deia egin die Batzar Nagusietako talde politikoei, benera jasotzeko ekitaldian.

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak jarri dio diputatu gisa baieztatzen duen lepokoa Itziar Agirreri eta abuztuan istripuz hil zen Jokin Perona gogoan izan du. Mendozak ziurtatu du Peronaren "entrega, ikuspegia eta izaera positiboa" eredu "pertsonal" eta "profesional" gisa hartuko dutela Foru Gobernua osatzen dutenek.

Ahaldun nagusiak Ogasun Sailean lan egiten duten pertsona guztien lana goraipatu nahi izan du, "lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako eta pertsonen ongizaterako funtsezko zerbitzua delako".

Itziar Agirrek, bere aldetik, Jokin Peronak "jarduera ekonomikoa eta gizarte-kohesioa sendotzeko neurrien garapenean, egungo erronkei eta epe luzera balioko zuten konponbideei begira" egiten zuela lan azpimarratu du.

Halaber, erreforma fiskala legegintzaldiko erronketako bat dela nabarmendu du. Gai horretan aurrera egiten jarraitzea espero du, "elkarrizketaren eta borondate onaren bidetik", batzarkide talde guztiek ponentzian identifikatutako 11 erronka sozio-ekonomikoei erantzuteko erakutsi duten moduan.

Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailburuordetzatik heldu da Gipuzkoako Ogasunera, 2017tik kargu horretan baitzegoen. Aurretik, Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerga Administrazioko zuzendaria izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia