Politika -
Prebarikazio delituak
Ourenseko alkatea: 'Errugabea naiz eta ez dut dimitituko'
Pokemon Operazioaren barnean inputatutako Francisco Rodriguezi prebarikazioa eta funtzionarioen eroskeria egotzi dizkiote. Espetxetik atera da 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean.
Erredakzioa
Francisco Rodriguez Ourenseko alkateak igande arratsalde honetan deitutako prentsaurrekoan adierazi duenez, errugabea da eta ez du dimisioa aurkeztuko. "Errugabea naizela da garrantzitsuena", esan du sozialistak.
Igande goizalde honetan espetxetik atera da 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Lehen, hiru ordu eman zituen epailearen aurrean. Rodriguezi prebarikazio eta funtzionarioen eroskeria delituak egotzi dizkiote.
"Neurririk eta justiziarik gabeko auzia da", esan du alkateak, "eta nire familiari kaltea handia eragin dio". Halaber, akusazio guztien aurka helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
Adolfo Gacio Boqueixoneko alkatea (Coruña) ere inputatu dute Pokemon Operazioan. Halaber, ez duela dimisioa aurkeztuko iragarri du Gaciok. Honi ezarritako fidantza 10.000 eurokoa izan da.