Politika -

Auzitegi nazionala

ANk ez du eskumenik Kongresuko protestetan atxilotutakoak epaitzeko

Azkenaldian gertatu den manifestazioen eta kontzentrazioen gehikuntzaren harira, Ana Botella Madrilgo alkateak “zuhurtasunez, izariz eta erantzunkizunez jokatzeko deia” egin die herritar guztiei.

Milaka lagunek parte hartu zuten astearteko protestetan. Argazkia: EFE.
Milaka lagunek parte hartu zuten astearteko protestetan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak esan du ez duela eskumenik asteartean Madrilgo Kongresua inguratzeko deiaren harira sortu ziren istiluetan atxilotutako 35 lagunak epaitzeko.

Horixe jakinarazi dio Pedraz epaileak Probintzia Brigadako komisario buruari, atxilotuei leporatzen zaizkien delituak jakin ostean. Epailearen arabera, atentatu, lesio, erresistentzia, desobedientzia eta desordena publikoak ez dira "Auzitegi Nazionalaren eskumenak".

Hori dela eta, Pedrazek Poliziari helarazi dio "delituen arabera jokatzeko ardura".

Beraz, Poliziak Castilla Plazako epaitegira jo beharko du, bertan baitute aipatu delituak epaitzeko eskumen osoa.

Botellak zuhurtzia eskatu du

Azkenaldian gertatu den manifestazioen eta kontzentrazioen gehikuntzaren harira, Ana Botella Madrilgo alkateak "zuhurtasunez, izariz eta erantzukizunez jokatzeko deia" egin die herritar guztiei.

Botellaren aholkua "guztiei" zuzenduta dago: alde batetik, "baimentzen diren manifestazio kopuruarekin zuhur jokatu behar da, bai manifestazio eskubidea errespetatzeko eta hiriaren funtzionamendua bermatzeko", eta bestetik, "manifestazioetan parte hartzen dutenei eta parte hartzen ez dutenei" zuhurtziaz jokatzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea